Birgaiketa adierazgarria

Elvira Zulueta kalea 4an kokatutako eraikina 1925eko etxea exentua da, eta Gasteizko Udalaren ondare-babesaren mailaz dago katalogatuta.
Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroko egoitza berria kokatuko da, eta Lanbideren titularitatepeko zentroa da.
Obra bereizgarria denez, Lanbidek Eraikune – Eraikuntzaren Klusterra integratu du, bi aldetatik adierazgarria den proiektuaren zabalkundea zuzentzeko. Izan ere, honako hauexek izango dira helburuak:
• Zaharberrikuntza jasangarri eta eraginkorreko berrikuntza jakitera ematea.
• Eraikuntza jasangarrian, enpleguaren inguruko talentua eta prestakuntza sustatzea.
• Sektorea erakargarriago egitea eta jakintzen trukea bultzatzea.

Iragana zaharberritzen dugu etorkizuna eraikitzeko

Lanbide COE Euskadiko Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroko egoitza da. Aurreikuspenen arabera, 2024. urtearen hasierarako egongo da abian, eta Lanbidek kudeatuko du. Zentro berri horretan, programa zein ekintza berritzaileak diseinatu, betearazi eta ebaluatuko dira orientazioaren, laneko bitartekaritzaren eta ekintzailetzaren arloan. Horrez gain, proiektu eredugarriak eta saiakuntzazkoak garatuko dira, ondoren Lanbide-EEZn ezarri ahal izateko.

Birgaitzeagatik irekita

Etorkizuneko Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroa zaharberritzeko proiektuak ikasleei, langabetuei eta eraikuntzaren sektoreko enpresei erakutsi nahi dizkie eraikinean egindako jarduketa guztiak.

Segurtasunagatik eta lekuagatik, obra bisitatzerik ez dagoenez, leihoa ireki dugu, obraren aurrerakuntzak time-lapsean ezagutzen joateko.

Zaharberrikuntzaren zutabeak

«Zaharberrikuntzagatik zabalik» proiektuak ondare-balioaren errespetua behar bezala bateratzea eta etorkizuneko eraikina izateko moduko berrikuntzak egitea dauka erronka nagusi.

Jarduketa nagusiak bideoan azalduta

Atal honetan, obraren mugarri nagusiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, bere protagonisten eskutik: aurretiazko lanak, barruko aldeetan egindako egokitzapenak… Faseak amaitu ahala, bideo osoa eskegiko dugu.

Etorkizuna eraikitzen

Ez dakigu nolakoa izango den etorkizuna, baina badakigu nola eraiki nahi dugun.
Emakumeen berdintasunezko partaidetzaz eraikiko dugu.
Modu jasangarriagoan eta berritzaileagoan eraikiko dugu. Segurtasun handiagoaz eta osasunaren inguruko kezka handiagoaz. Horrela, enplegu-aukera berri espezializatuagoak eta kalitate handiagokoak sortuko dira.
Iragana errespetatzen duen eta egunez egunekoan berrikuntzak egiten dituen etorkizuna eraikiko dugu.
Etorkizun horretan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, hemen eskaintzen dizkizugun jardunaldien eta prestakuntzarako materialen bidez.