ZAHARBERRIKUNTZARAKO

PROIEKTUAREN ZUTABEAK

Atal honetan, obraren mugarri nagusiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, bere protagonisten eskutik: aurretiazko lanak, barruko aldeetan egindako egokitzapenak… Faseak amaitu ahala, bideo osoa eskegiko dugu.

Aurretiazko lanak

SERGIO ROJO ORTEGA

OBRAKO ARDURADUNA

Kapitulu honetan, obrako buruak obra hasi aurretiko lanekin lotutako inguruabar guztiak zein diren azalduko du; esate baterako, bitarteko osagarrien ezarpena, materialen bilketen plangintza eta obran bertan egindako material-deskarga edo lehendik zeuden instalazioen egokitzapena.

Hona hemen jorratuko diren alderdi nagusiak: bide publikoko ezarpena eta eraikinean sartzeko arazoak, aldamioaren instalazioa, garabia instalatzeko prozesua, galdara eta obrako hondakinak kentzeko prozesua, erdisotoko zoladuraren zulaketa igogailua jartzeko, korronte elektrikorako sarbideak…

Egitura

ANDREA EMMANUEL LAREDO

PROIEKTUKO ARKITEKTOA

Andrea Emmanuel Laredok, obrako proiektua eta zuzendaritza fakultatiboa idatzi dituen arkitektoak, eraikinaren egiturarekin lotutako alderdi guztiak azalduko ditu.

Esate baterako, ondare-babesaren baldintzatzaileak, egiturazko logikari eusteko premia, eskailera kentzeko prozesua, eskaileraren erreplika eta instalazioa, soliben indargarriak edo ordezkapena, teilatuko egitura berria eta hori ordezkatzeko prozesua…

Inguratzailea

MARTA EPELDE MERINO

BIRGAITZE ENERGETIKOAN ADITUA. ARKITEKTO TEKNIKOA. PASSIVHAUS DESIGNER & PASSIVHAUS TRADESPERSON

Eraikinen eraginkortasun energetikoko eta Passivhauseko aditu moduan, Marta Epeldek inguratzailearekin lotutako alderdi guztiak izango ditu hizpide, Ia-ia Energiarik Kontsumitzen Ez duen Eraikinaren xedearen ikuspegia kontuan hartuta.

Honako hauexek izango ditu aztergai: inguratzaile termikoa, isolamendu-motak, kanpoko arotzeriak, erreplikaren eta isolamendu-premiaren arteko oreka eta teilatuan, fatxadan nahiz zoladuretan isolamenduari jarraipena emateko funtsezko alderdiak.

Eraginkortasun energetikoko instalazioak

ADAN HERNANDO SENÉS

OBRAKO KLIMATIZAZIO ETA AIREZTAPEN ENPRESAREN INGENIARI ARDURADUNA

Adan Hernando eraikinaren ahalik eta eraginkortasun energetiko handiena lortzeko beharrezkoak diren instalazioak izango ditu hizpide. Horretarako erabiltzen diren teknologiek lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoa murrizteko aukera ematen dute deskarbonizazioaren aldeko apustu argian.

Zoru bero-emailedun klimatizazioa, geotermia eta bero-berreskuragailuak, baita iturgintza, argiak eta eguraspena ere.

Besteak beste, honako hauexek izango dira instalazioak: behe-tentsioko lineak, larrialdietarako argiak, suteen aurkako neurriak eta sentsoreen, detektagailuen nahiz adierazgailuen bidezko zenbait eratako alarmak.

Irisgarritasuna

ANDREA EMMANUEL LAREDO

PROIEKTUKO ARKITEKTOA

Andrea Emmanuel Laredok, obrako proiektua eta zuzendaritza fakultatiboa idatzi dituen arkitektoak, 1925eko eraikin bateko irisgarritasunarekin zerikusia duten jarduketekin lotutako alderdi guztiak zein diren azalduko du, bertan oztopo arkitektoniko ugari daudela kontuan hartuta.

Honako hauxe erakutsiko digu: arrapala jartzeko asmoz kanpoan egindako eraispenak eta forjatuan egindako ebakidurak, etorkizunean bertan igogailuaren zuloa, hobia zein kabinaren metalezko egitura jartzeko eta igogailua bera zein bere makineria instalatzeko.

Barruko aldeak

MARTA EPELDE MERINO

BIRGAITZE ENERGETIKOAN ADITUA. ARKITEKTO TEKNIKOA. PASSIVHAUS DESIGNER & PASSIVHAUS TRADESPERSON

ANDREA EMMANUEL LAREDO

PROIEKTUKO ARKITEKTOA

Passivhauseko eta Bioeraikuntzako aditu moduan, Marta Epeldek materialen azterketarekin eta aukeraketarekin lotutako alderdi guztiak izango ditu hizpide, eraikinean bizi diren lagunentzako osasun-irizpideen arabera eta haien bizi-zikloaren irizpideen arabera, prisma zorrotza eta ekonomia zirkularraren printzipioak kontuan hartuta.

Materialen estetikaren aukeraketa, bizi-zikloaren azterketa, ingurumenaren osasungarritasunean eragina duten konposatu organiko lurrunkorrak eta trenkadetan, zoladuretan, barruko arotzerian, pinturan eta altzarietan aplikatutako beste baldintzatzaile batzuk.