ZAHARBERRIKUNTZAGATIK ZABALIK

ETORKIZUNARI BEGIRA ZABALIK

Zaharberrikuntza, urratsez urrats eta solairuz solairu

Eraikineko fatxadek zuloak dituzte lau orientazioetan, eta haien akaberak morteroz estalita daude. Fatxada guzti-guztietan dago apaindura bereizgarria, eta, guzti-guztietan ere, harrizko plakazko estaldurak erabiltzen dira leihoetako zokaloan, izkinetan eta ertzetan. Bertan, mendebalde-hegoaldeko izkinako alakaren irekidura nabarmentzen da, baita Elvira Zulueta kalera begira dagoen fatxada nagusia eratzen duen begiratokia ere. Eraikinak itxuraz jatorrizkoak diren egurrezko kanpoko arotzeriak ditu, eta aurretiazko zaharberrikuntza batean egokitu dira.

Honako hauexek izango dira jarduketa nagusiak: fatxada zaharberritzea, bere itxurari eta bolumetriari eutsita; teilatua, kanpoko arotzeriak eta egurrezko barandak ordezkatzea; eta albo batetik sartzeko arrapala sortzea.

Erdisotoko solairuak lodiera handiko hormak ditu sostengatzaileak direlako.
Oro har, solairu honen kontserbazio-maila ona da itxuraz, ez delako hezetasun orokorturik antzematen eta osteko eraldaketaren batean zoladura isolatu zelako.

Honako hauexek izango dira jarduketa nagusiak igogailuaren kokagunea izango den eremuko zoladura zulatzea, igogailuaren motorra bertan jartzeko; eta galdara kentzea, instalazio energetiko eraginkor eta jasangarrien bidez ordezkatzeko (esate baterako, geotermia).

Beheko solairua espaloiaren maila baino gorago dago, eta bertako espazio nagusia eraikineko komunikazio-gune bertikala da. Banaketa bereizgarri hori ohikoa da honako hauxe duen eraikinean: egurrezko hagen egituraren kanpoko euskarri-eraztuna diren harlangaitzezko karga-hormak eta egurrezko egitura; eta barruko euskarri-eraztuna den banatzaile nagusia.
Oro har, kontserbazio-maila ona du itxuraz.

Honako hauexek izango dira jarduketa nagusiak igogailuaren egitura, eskaileraren ordezkapena, barruko inguratzaile termikoa, espazioen banaketa, harlangaitzezko nahiz egurrezko egituren zaharberrikuntza eta zoladuraren berdinketa.

Lehenengo solairuaren eskema banaketa-gune nagusiaren inguruan antolatutako espazioena da, eta tamaina desberdineko bost gela, komunak zein mendebaldeko fatxadako begiratokia daude bertan. Badirudi banaketa hori ere ez dela jatorrizko banaketa.
Oro har, solairu honen kontserbazio-maila ona da itxuraz, sabai aizunaren eraispena izan ezik. Bertan ere, baliteke egurrezko egitura kaltetuta egotea, ura iragazi delako.

Honako hauexek izango dira jarduketa nagusiak igogailuaren egitura, eskaileraren ordezkapena, barruko inguratzaile termikoa, espazioen banaketa, harlangaitzezko nahiz egurrezko egituren zaharberrikuntza eta zoladuraren berdinketa.

Azkenik, teilatupeko solairua banatzaile nagusiaren eskemaren erakusgarri da berriro, eta, kasu honetan, lau gela, gelaurre bat zein komunak daude bertan. Baliteke banaketa jatorrizkoa ez bezalakoa izatea.
Oro har, solairu horren kontserbazio-maila ona da itxuraz, ez delako patologia orokorrik antzeman, sabai aizunen unean uneko bi eraispen izan ezik. Izan ere, badirudi iragazitako uraren eta teilatuan dagoen arazoren baten ondorioz gertatu direla.

Honako hauexek izango dira jarduketa nagusiak igogailuaren egitura, eskaileraren ordezkapena, barruko inguratzaile termikoa, teilatuaren ordezkapena (egurrezko egitura, estalduraren euskarria, isolamendua eta akaberak), espazioen banaketa, harlangaitzezko nahiz egurrezko egituren zaharberrikuntza eta zoladuraren berdinketa.