EZ DAKIGU NOLAKOA IZANGO DEN ETORKIZUNA,

BAINA BADAKIGU NOLAKOA IZATEA NAHI DUGUN

Prestakuntzako eta lankidetzapeko jardunaldiak

«Zaharberrikuntzagatik zabalik» proiektuaren barruan, prestakuntzako eta lankidetzapeko 3 jardunaldi antolatu ditugu guretzat funtsezkoak diren 3 hartzaileentzat. Bertan parte hartu nahi baduzu, erabat dohainik izena eman besterik ez duzu.

Langabetuentzako jardunaldia. Egokitzapen profesionalari eta gai teknikoen, digitalizazioaren nahiz jasangarritasunaren arloko prestakuntzari buruzko orientazioa ematea dauka helburu, berriro laneratzeko aukera berriak ezagutu ahal izateko.

BIRGAITZEAREN BEREZITASUNAK BARRUTIK

Fecha:
Urriaren 23an, 09: 30etik 10: 30era
Lugar:
Lanbideko Areto Nagusian
José Atxotegi Kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
Ponentes:
Marta Epelde Merino, Birgaitze energetikoan aditua. Arkitekto teknikoa. Passivhaus Designer & Passivhaus Tradesperson.

LHko ikasleentzako eta arkitekturako, peritu-ikasketetako zein ingeniaritzetako unibertsitarioentzako jardunaldia. Jardunaldiak honako hauxe du helburu: zaharberrikuntzaren arloak eskaintzen dituen aukerak zein diren jakitea, sektorearen etorkizuna zein den azaltzea eta prestakuntza espezializatua lortzeko iturrietarantz orientatzea.

ESKU-HARTZE BEREZI BAT BARRUTIK EZAGUTUTA

Fecha:
Azaroak 2
Lugar:
Usurbilgo Lanbide Eskola
Etarte bidea 9, Zubieta, Gipuzkoa
Ponente:
Marta Epelde Merino, Birgaitze energetikoan aditua. Arkitekto teknikoa. Passivhaus Designer & Passivhaus Tradesperson.

Sektoreko edozein profesional eta enpresarentzako jardunaldia. Honako hauxe jakitera ematea du helburu: zaharberrikuntzako joerak, bere premiak antzemateko prozesua, mundu zabalean zaharberrikuntzaren arloan garatzen ari diren azken berrikuntzen aurkezpena, finantzaketarekin lotutako gaiak eta sektoreko bertako negozio-eredu berriak.

KONTSUMO IA NULUKO ONDARE BIRGAITZE BATEN JARRAIPENA

Fecha:
Azaroak 28
Lugar:
Bizkaiko Aparejadoreen Elkargo Ofiziala.
Ribera de Axpe, 11. Erandio.
Ponentes:
Marta Epelde Merino, Birgaitze energetikoan aditua. Arkitekto teknikoa. Passivhaus Designer & Passivhaus Tradesperson.

Emakumeek eraikuntzan duten agerpena

ANDREA EMMANUEL LAREDO
PROIEKTUKO ARKITEKTOA
NEREA CASTILLO GIL DE GÓMEZ
BUILD:INNEKO PROIEKTUETAKO ARDURADUNA
GLORIA MUGICA CONDE
LANBIDEKO ZUZENDARI NAGUSIA. 2020ko IRAILA – 2023ko UZTAILA

2022an, emakumeek eraikuntzaren sektorean eduki zuten agerpena %11,45ekoa izan zen. Kopuru hori, beraz, beste sektore batzuetan lortutako kuotetatik urrun-urrun dago oraindik. Bideo honetako protagonistek egoera bera dute aztergai, eta emakumeen belaunaldi berriek izango dituzten aukerak dauzkate hizpide.

Zaharberrikuntzako berrikuntza eta jasangarritasuna

JON ANSOLEAGA UGARTE
BUILD:INNEKO ZUZENDARI NAGUSIA
NEREA CASTILLO GIL DE GÓMEZ
ERAIKUNEKO PROIEKTUETAKO ARDURADUNA

Gure hiriak balio arkitektoniko handiko antzinako eraikinez beteta daude, baina haien jasangarritasunaren eta berrikuntzaren mailak zaharkituta daude. Faktore horiek aukera mugagabe ugari eskaintzen dituzte, zaharberrikuntza berritzailea ezartzeko eta deskarbonizaziorako zein ingurumenerako onura handiak lortzeko.

LASTER IKUSGAI

Segurtasuna, osasuna, kalitatea eta hondakinak

 SERGIO ROJO ORTEGA
SLK SARKIS LAGUNKETAKO OBRAKO BURUA
ANTONIO MAÑOSO PÉREZ
SEGURTASUNEKO KOORDINATZAILEA

Tamalez, eraikuntzaren sektoreko segurtasuna eta osasuna sarriegitan agertzen dira modu negatiboan egunkarietako azalean. Kalitatea eta hondakinen kudeaketa ez ezik, gai horiek ere izango dira bideo honetako protagonistek aztertuko dituzten gaiak.

LASTER IKUSGAI

Zaharberrikuntzako stakeholderrak

JON ANSOLEAGA UGARTE
BUILD:INNEKO ZUZENDARI NAGUSIA
MAIALEN OREGI ARBIDE
BUILD:INNEKO MERKATUKO ZUZENDARIA

BUILD:INNeko arduradunek stakeholder nagusiak aztertzen dituzte, eta bakoitzak zaharberrikuntzako alderdietan duen zeregina zein den azaltzen dute: instituzio publikoak, finantza-erakundeak, jakintzako eragileak, energiaren sektoreko enpresak…

LASTER