GAUR, ZAHARBERRIKUNTZA BERRITZAILEA
BIHAR, ENPLEGURAKO ZENTRO BERRITZAILEA
Iragana zaharberritzea…
Nor zen Elvira Zulueta?
Gasteizko ongile ospetsua izan zen, eta, besteak beste, gaur egun bere izena daraman kaleko 8 etxetzarren eraikuntza sustatu zuen. Estilo neo-euskalduneko multzo berezia XX. mendearen hasierakoa da eta Prado parkearen aurrean dago kokatuta.
Etxe horietako bat, 4. zenbakian kokatutakoa, San Luis etxea da. 1925eko eraikin exentua da, estilo erregionalistakoa da eta ondare-babesaren mailaz katalogatuta dago, bere estetikagatik eta garaiko eraikuntza-sistema bereizgarriagatik.
Hori dela eta, ez da bolumetria aldatu behar, eta eraikinaren ezaugarri tipologiko banatzaileei, apaindurakoei eta egiturazko eraketari eutsi behar zaie.
ERAIKUNTZAREN URTEA
METRO DAUDE ERAIKITA
SOLAIRU
HILABETE BETEARAZTEKO
…etorkizuna eraikitzeko
Eraikinean, Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroko (COE) egoitza berria kokatuko da, eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren titularitatepeko zentroa da.
Osasun-krisiaren ondorioz, Europak Next Generation UE izeneko fondoen sorta jarri zuen abian, ekonomia suspertzeko eta pandemiaren ondorio ekonomiko zein sozialak konpontzen laguntzeko. Helburu horiek lortzeko asmoz, enplegua bera eta enplegua suspertzeko laguntza-politiken bultzada hartu ziren lehentasuntzat, eta, Enplegu Sistema Nazionaleko (ESN) laguntza espezializatu moduan aurreikusi zen Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza, Laguntasun eta Berrikuntza Zentro Publikoen Sarea ezartzea.
Lanbide COEk zentroen sare horretan parte hartzen duenez, orientazioaren, ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arloko enplegu integralaren ikuspegia bultzatzen duen eremua izango da, lankidetza indartzeko eta jardueren programa koordinatua sustatzeko.
Dena dela, horrez gain, obra betearazi bitartean, «Zaharberrikuntzagatik zabalik» proiektuak honako hauxe izango du helburu:
• Zaharberrikuntza jasangarri eta eraginkorreko berrikuntza jakitera ematea.
• Eraikuntza jasangarrian, enpleguaren inguruko talentua eta prestakuntza sustatzea.
• Sektorea erakargarriago egitea eta jakintzen trukea bultzatzea.
Zenbait hilabeteko proiektua 3 minutuan azalduta
Webgune honetan, apurka-apurka erakutsiko dizkizugu proiektuaren fase eta aurrerakuntza guztiak.
Dena dela, gertatu den eta hurrengo hilabeteetan gertatuko den guztiaren aurrerapena 3 minutuan ikusi nahi baduzu, bideo honetan laburbildu dizugu.
Zein dira helburu nagusiak?
«Zaharberrikuntzagatik zabalik» proiektuak ondare-balioaren errespetua behar bezala bateratzea eta etorkizuneko eraikina izateko moduko berrikuntzak egitea dauka erronka nagusi.
Horretarako, honako helburu hauek lortzea xede daukan azterketa zorrotza egin da:
Oztopoak haustea, baina egiturari eutsita. Sartzeko arrapala eta barruko igogailua puntu honetako erronka nagusiak dira.
Argi eraginkorrak, airearen kalitatea segurtatzeko eguraspena eta segurtasunerako nahiz suteen prebentziorako neurriak.
Ia-ia energiarik kontsumitzen ez duen eraikina, fatxada errespetatzen duen barruko isolamendu egokiaren bidez; eraginkortasun handiko instalazio energetikoak (esate baterako, geotermia); ekonomia zirkularraren printzipioen araberako materialak; eta hondakinen kudeaketa egokia.
Eraikinaren egiturari eutsiko zaio, eta espazioak birbanatuko dira, zabaltasunaren, malgutasunaren eta moldaerraztasunaren irizpideak kontuan hartuta.
Banaketarako zehaztutako irizpideak kontuan hartuta, espazioak premien arabera eraldatzeko aukera emango duten elementuak bateratuko dira altzarietan.
Digitalizazioko eta komunikazioetako azken joeren araberako ekipamendu informatikoa eta telekomunikazioetakoa.
Zer abantaila ditu zaharberrikuntzak?
- Eraikinean erabili ziren lehengaiak erabiltzen direnez, ez da material berririk erauzi behar.
- Eraispenaren kalteak eta eragozpenak ekiditen dira, eta ez da hondakinik sortzen, eraikina bera ez delako eraitsi behar, hain zuzen ere.
- Balio historiko artistiko bereziko ondare arkitektonikoa kontserbatzen da.
- Egingo den zaharberrikuntza zehatz-mehatz material zirkularrak erabiliko dituen zaharberrikuntza energetikoa denez, energia gutxiago kontsumituko duen eraikina ere sortzen da. Hori dela eta, zirkulu jasangarria modu optimizatuan ixteko gai diren materialak erabiltzen dira, instalazioak deskarbonizatuta daude eta faktura ekonomikoa murrizten da.
Zein dira proiektuaren zailtasun nagusiak?
Horrez gain, era bateko eta besteko jarduketa-aukerak zehaztasunez aztertu behar dira, lehendik zegoen eraikineko sarbideen, espazioaren eta kontserbazio-egoeraren arabera. Hori dela eta, oso jarduketa zaila da, eta, bertan, kanpoko baldintzatzaileak agertu daitezke etengabe.
Zaharberrikuntzan, ohikoa da patologia ezkutuak edo eraikuntzako elementu ezkutuak sortzea eta, horren ondorioz, jarduketa bera zailtzea eta proiektua berriro zehaztu behar izatea.
Era berean, zaharberrikuntzan, modu berezian zaindu beharra dago logistika, hiri sendotuan lan egitearren: sarbideak eta materialen biltegia inguruabarretara egokitu behar dira; instalazio zaharkituek eta lehendik zegoen eraikinak jarduketarako mugak sortu eta ezartzen dituzte; lehendik zeuden harguneekin bat egin beharra dago…